| Anarkor 的个人资料Batxilergo1eko HISTORIA ...照片日志列表 | 帮助 |
Batxilergo1eko HISTORIA eta PSIKOLOGIAKoro Irastorza Etxeberriak gune hau sortu du Batxilergo 1eko ikasleentzat |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
2009/11/22 PSIKOLOGIA 1: 1. ebaluazioa. Ia!![]() Dena aldedillo jakingo duzue honezgero, e? Beno, ba... Ondo loin eta bihar arte!
PSIKOLOGIA 1: 1. ebaluazioa![]() Saioak egin dit galdera: Zer da Rolandoren arteka, sartzen da? Ea Wikipedian jarri dudan honek argitzen dion! Marrazkiekin hobeto ikusiko duzu, ez? (Bigarren galderari, berriz, ez ikusiarena egingo diot...). Oraingoz banoa. Bazkal ondorenean etorriko naiz, baina erantzunak 20:00etan, adibidez, e? Galderak aurretik utzi eta ordu horretarako erantzuten saiatuko naiz. Asko ikasi, xalaus!
2009/11/21 PSIKOLOGIA 1: 1. ebaluazioa![]() Hasi zarete ikasten, e? Oraintxe datoz dudak! Ea laguntzerik badudan! Xabi jaunarengana noa: Bigarren gaian, hasieran 2.3.3 Bi zerebro ote atalean 2.4.3 esan beharko zenuke... Beno! Esan dugu zerebroa 2 hemisferiotan banatuta dagoela. Ba nerbio sorta hau izango zen bi horien komunikazioa. Etengo balitz, problem! Ez direlako 2 zerebro (2 beso diren bezala), osotasuna baizik. Gero adibideak jartzen ditu, hobeto ulertzeko: ezkerreko aldean idatzitako hitzak, eskuinean, edo eskuineko eskuarekin ukitu edo ezkerrekoarekin, bizarrarena... Hori ulertzen duzu, ez?gorputz kailutsuari buruz hitz egiten duen puntua ez dut ulertzen esplikatuko al zenidake? Kaixo, Ainhoa! * Sistema endokrinoan, hipotalamoaren adibidea garrantzitsua da? * Kortexa eta informazioaren prozesaketan, zentzumen-eremua,mugimendu- eremua eta elkartze-eremua ez ditut ondo ulertzen. Beno... Lehenengo galdera: Nik uste dut Hipotalamoa oso garrantzitsua dela, adibide eta guzti, baina sinadibide, sobrevivirás! je, je... Bigarren galdera, berriz, Kortexari buruzko galdera jarri dut, baina ez hori! Azpigaldera horiek ikasi gabe, balio du! Kaixo, Ioritz! Galdera bat zuretzako, psikologia ikasten ari nintzela Psikologia
kognitiboa sartzen den ala ez zalntzarekin geratu naiz eta horretarako
bidaltzen dizut ezu hau. Izan ere, kontrol sorpresarako esan zenuen ez
ikasteko. Ez dakit hori horrela den... Baina, beno! Psikologia Kognitiboa ez da sartuko! Segi horrela, xalaus! Galdera gehiago baduzue, bihar 12:00etarako erantzungo ditut! Zuek azkarrago utzi beharko dituzue hemen, e? Ondo loin!
2009/11/20 PSIKOLOGIA 1: 1. ebaluazioa![]() Hementxe natorkizue agindutakoa jartzera: 15 galdera jarri ditut: 1. gaia: 5,5 puntu
2009/11/18 HISTORIA 1: 1. ebaluazioa![]() Ainhoarekin gauza batzuk argitzen egon naiz... Beno! Europa Napoleonen aurka izena duen galderan omen zituen kezkak. Esan diot ke tranki. Hori ez dut galdetu behar. Saiatu da Ameriketako Hitzarmenarena raskatzen... Ez dugu hitzarmenik izan, je, je! DENA ikasteko esan diot! absolutismo ilustratuan, azkenengo puntua ez dugu ondo ulertzen... Absolutismo Ilustratuarena ondo esplikatu behar da... Ainhoak lehenengo 2 puntuak ondo ulertzen dituzuela esaten dit eta azkenekoan dagoela kakoa. Europako erregeek Ilustrazioko hainbat gauza oso gustura hartu zituzten, beraientzako kalterik ez zekartenak, klaro. Aurrerapen ekonomikoa ondo zegoen, baina ez monarkiari mugak jartzea. Ideia berriak dotoreak eta modernoak ziren, baina ez Elizaren paper guztia zalantzan jartzea... Hor daukagu errege DESPOTA bat, ilustraziotik komeni zaiona hartzen duena eta ez zaiona komeni baztertzen duena... Beno, pues! Horixe izango da dena Historian, ez? Asko ikasi eta ondo loin (aldi berean ez, e?). Bihar jarriko dut Psikologiako eredua! Zorte on!
HISTORIA 1: 1. eb![]() Ainhoaren proposamena jaso dut. Eztabaidatzen egon gara eta azkenean erabaki dugu, gerra eta izuan,
(konbentzioa bildu, epaiketa,diktadura eta ondoriak) jar zenezakela. Beno... Ez nau gehiegi konbentzitzen... Hala ere, gelan hitz egingo dugu, azterketak pasatuta eta gero... Zin egiten dizuet galdera hori ez dudala jarri! (ké buena!) Dudatara noa orain: * Lehenengo bi puntual ez ditugu ondo ulertzen. * Hitzarmena ez sartu mesedez! Nahastu egiten gaitu. *Erresuma Batuko industria iraultzan : Garraioa eta komunikabideen iraultza ez dugu asko ulertzen.
2009/11/15 HISTORIA 1: 1. ebaluazioa![]() Azterketa jartzen aritu naiz eta hementxe duzue atera zaidana. 12 galdera atera zaizkit eta horrela banatuta daude:
2009/10/23 Randy Pausch jaio zen gaurkoan![]() Hementxe nago... birusak zaintzen. Gaur egin gabe geratu zaizkidan lanak apuntatu behar ditut hemen, ea galera hori superatzen dudan! Bi gauza, behintzat, ezinbestekoak lirateke gaurkoan: Gaurko efemerideak komentatu beharko genituzke, ea datak asmatzen dituzuen eta hori dena:
Beno... ba horixe izango litzateke dena. Agian, klase pixkat ere emango genuke, Antzinako Erregimenetik Aro Garaikiderako pausoa komentatuko genuke, Iraultza Frantsesa edo Psikologiaren oinarri fisiologikoak aurkeztuko nizkizueke... Beno! baina hori egingo duzue ni gabe ere eta ez naiz horretan luzatuko. Ondo segi, xalaus!
2009/10/4 Urdaneta zuzenduta![]() Bihar ez dugu klaserik izango eta ezin dut aguantatu bukatu dudala zuzentzen esan gabe! Hementxe duzue batez bestekoa: Ondo izan!
2009/9/28 Urdaneta![]() Hementxe nago, berandu-berandu, azterketaren eredua emateko idean. Hala ere badakit batzuk gaixo zaudetela... Ez dakit nola konponduko dugun hori. Ezingo dugu beste egun bat horretan erabili... Beno! Hitz egingo dugu egoera zein den ikusitakoan. Ea denok etortzen zareten eta ez dagoen arazorik!
10 puntu: 12 galdera
Gehienak galdera motzak dira, kontzeptuak, pertsonaiaren bat... Testu
bat ere jarri dut, klasean agindu nizuen bezala. Eta galdera ireki bat
ere bai. Zuek nahi duzuen eran erantzun dezakezue (ondo badago
behintzat!) eta erraz-erraza izango da, zuek lasai esplikatzeko modukoa. Animatzen zaituztet aukera hau ez galtzea. Ia-ia puntu erregalatua da! Ondo loin!
2009/5/7 PSIKOLOGIA: 3. ebaluazioa![]() Arrazoi duzu! Kanpineko bizitza honetan de estretx en estretx nabil! Nire aktibitate kultural guztia marmolista, arotz, kristalero, iturgin eta horien inguruan dabil eta psikologia eta historiak apenas duten txirrisku bat hauts tartean. Eneeeeee! Eredua jarri behar dut, afaltzera kanpora JOAN BEHARRA baitaukat!
Joan beharrean naiz... Amaaaaaaaaaaa. Konturatu al zarete azken 3. ebaluazioko azterketa dugula guk 9ok? Pa. Bihar arte.
Galderei erantzuten...![]() Kaixo, Ainhoa!
"Italia: ordura arte bazter batean egon arren, nazien garaipena segurua zelakoan, gerran sartu zen 1940ko ekainaren 10ean. " ¿?¿? Ba bai, preziosa! Italiak oso zuhur jokatu zuen hasiera batean eta naziek irabaziko zutela iritzi arte ez zen busti... Hori zen zure galdera? Ondo segi.
HISTORIA: 3. ebaluazioa![]() Jarri dut Historiako azterketa. 13 galdera atera zaizkit eta hementxe duzue eredua:
Gaika antolatuta, berriz, horrelaxe geratu da:
Ondo segi eta asko ikasi!
2009/2/16 PSIKOLOGIA: galderei erantzuten![]() ez det ulertzen 3.5 esplikauu daikezu mesedez?? Galdera motza egin didazu, baina erantzun luze samarra behar du horrek! Ez duzuna ulertzen zehazteko esango nizuke beste ordu bat balitz, baina... banoa erantzutera!
Bihar arte esan beharrean nago. Ondo loin! Ea zuek ikasitako galderak jartzen asmatu dudan!
PSIKOLOGIA: 2. ebalazioko azterketa![]() Landereño iñauterietako irrikiz egongo da nonbait...! Erabat ahaztuta nengoen Psikologiako eredua jartzeaz! Eskerrik asko abisatu duzulako, Irune! Hementxe doa: 16 galdera daude:
Ikus dezakezuen bezala, mingaina suelto-suelto daukat, e? Zer gehiago esan dezaket? Puntu bateko galderak gai bakoitzetik bana dira. Erraza dela (jakinez gero, behintzat!). Egun bakarreko ikasketarako... Bene, txés! A zuzenduar seva Landereño! Bederatzietan begiratuko dut ea galderarik dagoen! Ordu erdi bat beranduago begiratu erantzuna, beharko dut-eta!. Gero arte!
2009/2/10 HISTORIA: 2. ebaluazioa![]() Berandu samar ari naiz, baina azterketa egina dudanez... Hementxe dago eredua: 14 galdera daude:
Bihar ikusiko dugu klasean. Ondo segi.
2009/1/28 IRTEERA: Ordiziko Epaitegira![]() Kaixo, Yiyos! Berandu bada ere, hementxe utziko dizkizuet aurreko ostegunean egindako irteeraren irudiak. Oso interesgarria izan zen Aitorren azalpena eta asko ikasi genuen. Esker beroenak eman beharrean gaude. Datorren urtera arte! A! Ezin ahaztu azkena oraingo honetan Irune sinorina izan zela, e? Eskerrak dexente pikatu dela genealogia ikerketan eta 1830eraino iritsi dela! Ondo segi.
2009/1/19 HISTORIA eta PSIKOLOGIA: Gaurko klasea![]() Gaur landu behar ditugun esteka batzuk utzi behar ditut hemen:
Ondo segi.
2008/12/6 HISTORIA: 1. errekuperazioa![]() Hementxe duzue eredua. 13 galdera izango dira eta horrela banatzen dira: Puntuazioaren arabera
Ezinbesteko galderak
Dudarik baduzu, lasai galdetu! Ondo segi!
2008/12/4 ENE: Euskararen Nazioarteko Eguna![]() Iupi! Badator, badatorrela… Eta etorri da! Beste helbide batzuk:
2008/12/1 MIKEL LABOA hil da![]()
Hegoak ebaki banizkio nirea izango zen… Ez zuen alde egingo. Bainan honela ez zen gehiago txoria izango, eta nik txoria nuen maite…. Ondo
segi!
Landereño2008/11/25 ANDRES URDANETA: Nazioarteko Kongresua![]() Kaixo,
Txelitos! Nazioarteko Kongresua: Urdaneta gizon modernoa. Datak: Azaroaren 25etik (asteartetik) azaroaren 28 (ostirala) bitarte, biak barne. Lekua: Ordiziako Barrena jauregian. Parte-hartzea irekia izango da.
Kongresu honekin amaituko da Andres Urdanetaren jaiotzaren V. mendeurrenean Ordizian egiten ari den ekitaldi saila. Izen handiko zientzilariak arituko dira Itzulbidaia aurkitu zuenaren inguruan, bihar Ordizian hasiko den kongresuan, Europa, Amerika eta Asiako ospe handiko kultura eta hezkuntza erakundeetatik etorritako adituak bilduko baititu.
Kongresua 3 multzo tematikoetan gauzatuko da eta hauetako bakoitzean 3 hizlari arituko dira, gutxienez, Urdanetaren inguruan ikertu dutena denon aurrean azalduz.
Horretaz gain, saio bakoitzean beste ikertzaile batzuk ere testuinguru horri buruz eginiko 2 edo 3 lan edo komunikazio aurkeztuko dituzte, era berean.
Hementxe jarriko dizuet egitarau osoa: Kongresuaren helburua Andres Urdanetari buruzko ikerketaren egoera aurkeztea da. Horrela, Urdanetaren balio zientifiko eta diplomatikoen birbalorazio eta errekonozimendua bultzatu nahi da. Gure helburuak kontinente eta unibertsitate ezberdinetako espezialistek materia honetaz dituzten jakintzak nahiz iritziak elkartrukatzea da, eta hizlarien partetik, baita komunikatzaileen aldetik ere, Andres Urdanetaren figurari argi gehiago emango dien ikerketa berrien difusioa erraztea.
ASTEARTEA, AZAROAREN 25A
I. multzoa: Urdanetaren jatorria. Loaysaren bidaia. Moluka irletako auzia eta Portugalekiko tirabira.
ASTEAZKENA, AZAROAREN 26A
II. multzoa: Urdaneta Gaztelara itzuli zenekoa eta espezien kontrolaren gaineko liskarrak. Espainia Berriko egonaldia eta Filipinetarako bidaiaren prestaketak.
OSTEGUNA, AZAROAREN 27A
III. multzoa: Urdaneta eta Filipinak. Itzulbidaia. Manilako Galeoia eta ekonomian izan zuen eginkizuna.
OSTIRALA, AZAROAREN 28A
KONGRESUAREN ANTOLATZAILEAK
KONGRESUKO KOORDINATZAILEAK
KONGRESUA ANTOLATZEN LANKIDEAK
ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK
Erdi Aroko Historia, Historia Modernoa eta Ameriketako Historia Sailak. EHU. Ondo
segi!
Landereño2008/11/17 PSIKOLOGIA: Ia!![]() Eta aioooooooooooooo.... Ondo lo egin eta bihar arte.
PSIKOLOGIA: Ia, ia...![]() Honek galdera pinta dauka, behintzat, ez aurreko, tanteoak! gauza bat, zer da hipotalamoa?? Hipotalamoa kontroladorea da eta eragina du gosean, egarrian, tenperaturan eta abar. Gorputzeko funtzio ugari koordinatu eta orekatu egiten du.ta ez det ulertzen ondo zer dan estrukturalista
izatea.. Estrukturalista Wundt da, kontzientziaren estruktura aztertu nahi duena. Norberak bere kontzientziaren estruktura ezagutzen du ondo eta horri ematen dio garrantzia. Horregatik, berak proposatzen duen metodoa INTROSPEKZIOA da. Beste gauza bat: Genoomena esaten duzu, baina ezingo dugu egin. Beste gauza bat dugu hori baino presa gehiago duena! Esango dizuet... Ikusten dut ez duzuela kezka handirik... Badaezpada ere, hamaikak aldera begiratuko dut... Gero arte.
|
Zuentzako interesgarri izan daitekeen informazioa: liburutegia, bideoteka, azterketak, egutegia, ordutegia, ematen ditudan gaiak, Urdanetaren V. mendeurrena...
|
Inguruko gauzak
|
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|