| Anarkor 的个人资料Batxilergo1eko HISTORIA ...照片日志列表 | 帮助 |
|
|
2009/10/23 Randy Pausch jaio zen gaurkoan![]() Hementxe nago... birusak zaintzen. Gaur egin gabe geratu zaizkidan lanak apuntatu behar ditut hemen, ea galera hori superatzen dudan! Bi gauza, behintzat, ezinbestekoak lirateke gaurkoan: Gaurko efemerideak komentatu beharko genituzke, ea datak asmatzen dituzuen eta hori dena:
Beno... ba horixe izango litzateke dena. Agian, klase pixkat ere emango genuke, Antzinako Erregimenetik Aro Garaikiderako pausoa komentatuko genuke, Iraultza Frantsesa edo Psikologiaren oinarri fisiologikoak aurkeztuko nizkizueke... Beno! baina hori egingo duzue ni gabe ere eta ez naiz horretan luzatuko. Ondo segi, xalaus!
2009/1/19 HISTORIA eta PSIKOLOGIA: Gaurko klasea![]() Gaur landu behar ditugun esteka batzuk utzi behar ditut hemen:
Ondo segi.
2008/10/6 HISTORIA: Argazki zaharrakKaixo, Txelitos!
Donostiako argazki zahar batzuk aurkitu ditut eta klasean komentatzeko egokiak iruditu zaizkit. Hementxe duzue esteka.
Horretaz gain, beti bezala, efemerideak kontsultatuko ditugu eta 2. gaiarekin jarraituko dugu. A! eta gaurko pelikula bukatu gabe utzi dugu, ez? Badugu zer egina!
Ondo segi!
2008/9/25 HISTORIA:![]() Kaixo, Yiyos!
Erregimen Zaharra izango da egun hauetako gaia eta Maria Antonietaren bideo txiki bat jarriko dizuet hemen, garaia girotu nahian. Ea oraingo honetan ondo entzuten dugun!
Koadernoari bistaziloa bota diot eta aldaketarik gabe jarraitzen duela ikusi dut. 5 egun falta direla jartzen du, e? Urdanetari buruzko azterketa ez dut oraindik jarri, baina ziur nago prestatzeko ez duzuela denbora askoren beharrik izango... Ondo segi!
2008/9/12 Lehenengo klase eguna![]() Kaixo, Yiyos!
Kurtsoa hasten ari garen honetan, helbide batzuk erakutsi behar dizkizuet:
Lan batzuk izango ditugu hor...
Ea nola moldatzen garen!
2008/4/28 URDANETA LH 2. mailako ikasleentzat![]() Kaixo, Txelitos!
Aurreko astean burutu genuen azkenean txikiei aurkezteko esperientzia. Ikasleen interesa ikusitakoan, lasaitu ginen eta gustura aritu ginen.
Hori bai! Maixu Mikelek erakutsi zigun gehiena.
Hementxe jarriko dizkizuet argazkiak.
Asko ikasi!
2008/4/2 Andres Urdaneta![]() Kaixo, Yiyos!
Oporretatik itzuli garenean, ordutegia aldatu zaigu eta bizitza ezberdina daukagu gelan. Hala ere, hemendik aurrera ere, klaseak erabateko emankorrak izango direlakoan nago. Zientzietakoak eta Letratakoak beti egoten zarete norgehiagoka, lan gehiena nok egiten duen erabaki nahian... Ez dakit eztabaida gaia ondo definitu duzuen... Zaudeten bidean zaudetela, gauza aberatsak edonon daude eta egiten dira. Hemen jarri behar dizuet adibidea: Urdanetari buruz landu genuen dokumentaltxoa. Bi ataletan banatu dut, Youtubek 10 minutu baino gehiago ez baitu nahi! Gogoan al duzue LHko bigarren mailara joatekotan garela? Goazen, bada, gaia errepasatzera!
ihar El último emperador pelikularekin jarraituko dugu eta, Errusiako Iraultzarekin jarraitzeaz gain, bideo hauekin hasiko gara. Ondo izan! Landereño2008/1/6 Bihar arte...![]() Kaixo, Yiyos!
Zer moduz zabiltzate? Ziurrenik bihar ikusiko dugu elkar... Oraindik ez da ziurra, ordubatean jakingo baitira loteriako zenbaki sarituak zeintzuk diren eta... nork daki? Agian ezingo dut joan...
Bestela, lavidasigueigual, esaten zuen aspaldiko abesti hark eta egunerokoari jarraitu beharko diogu. Zorte pixka batekin Sobietar Iraultzarekin hasiko gara bihar Historian eta Psikologian, berriz, ... Pertzepzioaren gaia bukatu genuen iaz, ez? Ui, ui, ui...
Asteartean Despertares ikusiko dugulakoan nago.
Bestalde, opor aurretik jarri nizuen ipotxaren stekak ez du, jada, funtzionatzen ("historia" ote da?) eta beste ipotx batzuk jarriko dizkizuet hemen:
Ziur nago liburutegia txukuntzea edo Urdanetari buruzko lanak egitea baino gehiago gustatuko zaizuela!
Ondo izan eta bihar arte! (Seguro baietz!)
2007/10/30 BIDEOA: El patriota![]() Zorte pixkat badugu, bihar ez dugu hau ikusiko eta, asteartetako jarduera burutuko dugu programatuta genuen bezala. Biharko EL PATRIOTA pelikula ikusi beharko dugu. Ea horrela den! Horrela bada, ez dut aurreko asteko kabreoa harrapatuko eta ez zait gaizki irudituko etxean jolasean ibiltzen bazarete ere... Hemen duzue iradokizun bat. Ondoloin Landereño2007/9/27 Igelak berriz ere![]() (A proposito, Laetxeberriak aurkitu du: http://es.youtube.com/watch?v=MxfUpe0lM_s) Landereño2007/9/17 Kurtso hasiera![]() Gaur klasean hitz egin dizuet nire gaztaroko zerbaitetaz. Gogoratzen duzue nire igelaren disekzioaren esperientzia? Ba... Begira hurrengo gunea! Hau komodidadea! (Igelarentzat, gehien bat...). Landereño2007/4/24 Klasean hitz egin duguna...2007/4/5 PSIKOLOGIA: Ablazioa
Eritreak ablazioa debekatu duGobernuak mutilazio honek (Herri horretako emakumeen %90ak jasaten du) osasuna "arriskuan" jartzen duela onartu du. Isunak eta kartzela zigorrak ere aurreikusten dira ume edo nerabeei ablazioa eragiten dietenentzako, edo, jakinaren gainean izanda ere, denuntziatzen ez dutenentzako. Martxoaren 31tik aurrera jarriko dute praktikan dekretu hau. 140 milioi Munduko Osasun Erakundearen arabera, biktimei dagokionez, 140 milioi emakume badira bere kanpoko genitalen erabateko estirpazioa edo estirpazio partziala jasaten dutenak, klitoriaren erauzketa, batez ere. Somalian, Eritrean, Yibutin eta Etiopían (hemen ez hainbeste), emakumeen %90ak jasaten du ablazioa. Adina
jaio eta egun batzuetatik 20 urte bitarteraino doa, orokorrean 12 eta
14 urte bitartean gertatzen bada ere. Klitoria estirpatzen da,
emakumeak desio sexualik ez izateko, bere ohorea babesteko eta ezkontza
errazteko. Labanak, bizarra mozteko kutxilak edo harriak erabili ohi
dituzte, esterilizatu gabe, noski eta horrek konta ezin diren
infekzioei bidea irekitzen diote, neska mordoxka bat mutilatzen baita
ekintza bakoitzean. Zer esanik ez dago, ondorioak bizitza osoan dutela eragina: ia hilean egon ohi dira, arazoak erditzerako orduan, haurdun geratzeko zailtasuna, infekzioak, hemorragia luzeak, hoztasuna ("frigidez") edo trauma psikologiko ugari. Ez dakigu ablazioaren inguruan hiltzen diren emakume kopuru zehatza. Artikulua 2007ko apirilaren 5eko El País-en eta Berrian irakurri dut:
|
|
|