Anarkor 的个人资料Batxilergo1eko HISTORIA ...照片日志列表 工具 帮助

日志


2009/11/22

PSIKOLOGIA 1: 1. ebaluazioa. Ia!


Banoala, banoalaaaaaaaaaaaaa...!

Dena aldedillo jakingo duzue honezgero, e? Beno, ba... Ondo loin eta bihar arte!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

PSIKOLOGIA 1: 1. ebaluazioa


Kaixo, Yiyos!

Saioak egin dit galdera:
Zer da Rolandoren arteka, sartzen da?

Ea Wikipedian jarri dudan honek argitzen dion! Marrazkiekin hobeto ikusiko duzu, ez? (Bigarren galderari, berriz, ez ikusiarena egingo diot...).

Oraingoz banoa.  Bazkal ondorenean etorriko naiz, baina erantzunak 20:00etan, adibidez, e? Galderak aurretik utzi eta ordu horretarako erantzuten saiatuko naiz.

Asko ikasi, xalaus!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2009/11/21

PSIKOLOGIA 1: 1. ebaluazioa


Iepa!

Hasi zarete ikasten, e? Oraintxe datoz dudak! Ea laguntzerik badudan!

Xabi jaunarengana noa:
Bigarren gaian, hasieran 2.3.3 Bi zerebro ote atalean
gorputz kailutsuari buruz hitz egiten duen puntua ez dut ulertzen
esplikatuko al zenidake?
2.4.3 esan beharko zenuke... Beno! Esan dugu zerebroa 2 hemisferiotan banatuta dagoela. Ba nerbio sorta hau izango zen bi horien komunikazioa. Etengo balitz, problem! Ez direlako 2 zerebro (2 beso diren bezala), osotasuna baizik. Gero adibideak jartzen ditu, hobeto ulertzeko: ezkerreko aldean idatzitako hitzak, eskuinean, edo eskuineko eskuarekin ukitu edo ezkerrekoarekin, bizarrarena... Hori ulertzen duzu, ez?

Kaixo, Ainhoa!
 * Sistema endokrinoan, hipotalamoaren adibidea garrantzitsua da?
 * Kortexa eta informazioaren prozesaketan, zentzumen-eremua,mugimendu-
eremua eta elkartze-eremua ez ditut ondo ulertzen.

Beno... Lehenengo galdera: Nik uste dut Hipotalamoa oso garrantzitsua dela, adibide eta guzti, baina sinadibide, sobrevivirás! je, je...
Bigarren galdera, berriz, Kortexari buruzko galdera jarri dut, baina ez hori! Azpigaldera horiek ikasi gabe, balio du!

Kaixo, Ioritz!
Galdera bat zuretzako, psikologia ikasten ari nintzela Psikologia kognitiboa sartzen den ala ez zalntzarekin geratu naiz eta horretarako bidaltzen dizut ezu hau. Izan ere, kontrol sorpresarako esan zenuen ez ikasteko.

Ez dakit hori horrela den... Baina, beno! Psikologia Kognitiboa ez da sartuko!

Segi horrela, xalaus! Galdera gehiago baduzue, bihar 12:00etarako erantzungo ditut! Zuek azkarrago utzi beharko dituzue hemen, e? Ondo loin!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2009/11/18

HISTORIA 1: 1. ebaluazioa


Aupa, jende!

Ainhoarekin gauza batzuk argitzen egon naiz...

Beno! Europa Napoleonen aurka izena duen galderan omen zituen kezkak. Esan diot ke tranki. Hori ez dut galdetu behar.

Saiatu da Ameriketako Hitzarmenarena raskatzen... Ez dugu hitzarmenik izan, je, je! DENA ikasteko esan diot!
absolutismo ilustratuan, azkenengo puntua ez dugu ondo ulertzen...

Absolutismo Ilustratuarena ondo esplikatu behar da... Ainhoak lehenengo 2 puntuak ondo ulertzen dituzuela esaten dit eta azkenekoan dagoela kakoa.

Europako erregeek Ilustrazioko hainbat gauza oso gustura hartu zituzten, beraientzako kalterik ez zekartenak, klaro. Aurrerapen ekonomikoa ondo zegoen, baina ez monarkiari mugak jartzea. Ideia berriak dotoreak eta modernoak ziren, baina ez Elizaren paper guztia zalantzan jartzea... Hor daukagu errege DESPOTA bat, ilustraziotik komeni zaiona hartzen duena eta ez zaiona komeni baztertzen duena...

Beno, pues! Horixe izango da dena Historian, ez? Asko ikasi eta ondo loin (aldi berean ez, e?). Bihar jarriko dut Psikologiako eredua!

Zorte on!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

HISTORIA 1: 1. eb


Aupa, jende!

Ainhoaren proposamena jaso dut.
Eztabaidatzen egon gara eta azkenean erabaki dugu, gerra eta izuan, (konbentzioa bildu, epaiketa,diktadura eta ondoriak) jar zenezakela.

Beno... Ez nau gehiegi konbentzitzen... Hala ere, gelan hitz egingo dugu, azterketak pasatuta eta gero... Zin egiten dizuet galdera hori ez dudala jarri! (ké buena!)

Dudatara noa orain:

* Lehenengo bi puntual ez ditugu ondo ulertzen.
* Hitzarmena ez sartu mesedez! Nahastu egiten gaitu.
*Erresuma Batuko industria iraultzan : Garraioa eta komunikabideen iraultza ez dugu asko ulertzen.
  • Lenenegoa: Zertaz ari zara? Nik bai ez dakidala zein bi puntutan ari zaren!
  • Hitzarmena? Zein hitzarmen?
  • Bale. Azkenekoa ulertu dut eta ez da sartuko.
Besterik baduzue, esan! Berehala begiratuko dut... Gero arte, xalaus!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2009/5/6

Bihar arte


Kaixo, zielitos!

Lasai-lasai? Ea dena ondo doan! Bihar
arte.

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

Galderei erantzuten...


Kaixo, Ainhoa!

"Italia: ordura arte bazter batean egon arren, nazien garaipena segurua zelakoan, gerran sartu zen 1940ko ekainaren 10ean. "
¿?¿?

Ba bai, preziosa! Italiak oso zuhur jokatu zuen hasiera batean eta naziek irabaziko zutela iritzi arte ez zen busti... Hori zen zure galdera?
 
Ondo segi. 

 

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2009/2/16

PSIKOLOGIA: galderei erantzuten


Kaixo, Sin nombre!

ez det ulertzen 3.5 esplikauu daikezu mesedez??
Galdera motza egin didazu, baina erantzun luze samarra behar du horrek! Ez duzuna ulertzen zehazteko esango nizuke beste ordu bat balitz, baina... banoa erantzutera!
  • Lehenengo atala ezaugarriez ari da eta 2 joera aipatzen ditu:
      • Faktore genetikoak
      • Ikasketa
    • Hala ere, gaur egun, ia denok bien konbinazioa dela onartzen dugu.
  • Bigarren atala, berriz, Pertzepzio egoeraz eta hartzailearen ezaugarriez. Zein faktorek duen eragina pertzepzioan:
    • Motibazioak: Biharko azterketa.
    • Aginduak: Bereziki farolak kontatzeko agindu badizut.
    • Ingurua: Pertsona bat disfrazatuta etorriko balitz klasera. Aldiz, iñauteritan ikusiz gero, ez ginateke fijatuko hainbeste...
    • Aurreikuspena: 7 desberdintasun bilatu behar badira, azkarrago aurkituko ditugu.
    • Faktore kulturalak: Painoloa jarrita duen ala ez garrantzi handikoa da musulmanentzat.
    • Aurretiko esperientzia: Aurrez bizi izan dugunak eragin handia du gure pertzepzioan. 
    • Bakoitzaren berezitasunak: Batzuok asko fijatzen gara erropan, beste batzuok ez...
    • Gizarte taldeak: Batzuentzat garestia dena, beste batzuentzat merkea. Oso garbi ohituta dagoenak, zikinkeria ugari ikusiko du inguruan, baina zikinkerian ohituta dagoenak...
Beno, bada! Ez dakit argituko nizun kezka, ez dakidalako benetako kezka zein zenuen.

Bihar arte esan beharrean nago. Ondo loin! Ea zuek ikasitako galderak jartzen asmatu dudan! 


Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2008/11/17

PSIKOLOGIA: Ia, ia...


Kaixo, Irune!

Honek galdera pinta dauka, behintzat, ez aurreko, tanteoak!
gauza bat, zer da hipotalamoa?? 
Hipotalamoa kontroladorea da eta eragina du gosean, egarrian, tenperaturan eta abar. Gorputzeko funtzio ugari koordinatu eta orekatu egiten du.

ta ez det ulertzen ondo zer dan estrukturalista izatea..
Estrukturalista Wundt da, kontzientziaren estruktura aztertu nahi duena. Norberak bere kontzientziaren estruktura ezagutzen du ondo eta horri ematen dio garrantzia. Horregatik, berak proposatzen duen metodoa INTROSPEKZIOA da.  

Beste gauza bat: Genoomena esaten duzu, baina ezingo dugu egin. Beste gauza bat dugu hori baino presa gehiago duena! Esango dizuet...

Ikusten dut ez duzuela kezka handirik... Badaezpada ere, hamaikak aldera begiratuko dut... Gero arte.


Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2008/11/16

PSIKOLOGIA: Galderei erantzuten


Kaixo, Yiyos!

Honbreeee! Galdera bat! Bizi zaretela jakiteko ere...

Koritoo arazo bat dauket!! Psikologia kognitiboaren ezaugarriak ez ditut ulertzen. Zer esan nahi dute orokorrean?
Lehenengo galdera denez,  premio al kolaborateur, mikerida Garazi! Frio, frio... Galdera hori ez dut jarriko, esaten duzutelako dela un lio io io... Hala ere, interes handia baduzu, klasean esplikatuko dizut, baina bestela... ez daukazu ikasi beharrik!

Bederatziak aldera berriro begiratuko dut ea kezkarik dagoen, bale? Bitartean, segi eta segi, kefartapokixo! Asteartean oporrak, gutxi gora behera... asteazkenera arte! Gero arte, Bonaparte!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2008/11/15

PSIKOLOGIA: Galderei erantzuten


Kaixo,Jon !

Azterketaren iruzkina begiratzen aritu naiz eta galdera bat suertatu zait. Azteketaren puntuazioaren arabera, lehen gaia dena ondo egin ezkero, hau da, 5,5 puntuak lortu ezkero, azterketa aprobatua ahal dago? edo bi gaiak egin behar dira ondo? jjjjj
ondo izan...
Pozi! Hala ere, ni ez nintzateke arriskatuko... Konformatzen zaila izaten naiz batzuetan! (Beldurrezko pelikula baten musika jar ezazu une honetan).  
 
koro!! zuzendu dezuu historia??
Ari naiz zuzentzen, baina orain baztertutua dauzket, 2. mailakoak ari naizelako. Horientzako erreserbatzen dut asteburua, baina internet izurratuta eduki dut eta Euskaltelekin peleatzen aritu naiz goizean: ...nahi baduzu, saka ezazu 1, ...nahi baduzu, saka ezazu 2... eta abar luze bat. Gorrotoa diot ahots sarmangarri horri! Delosnerbios jarri nau!

Beno, Txe! lasai dagoela dirudi honek eta beste piskatxo bat egitera noa bazkal aurretik. Bostak aldera kanpora noa eta iluntzera arte ez naiz etorriko, baina kezkarik egonez gero, utzi hemen, bale?
 
Gero arte eta asko ikasi!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2008/11/13

HISTORIA: Iaaaaaaaa!!!


Kaixo, Yiyos!

Eta agur.


Bihar arte! Bihar DEN-DENA kontatuko dizuet! Ondo lo egin!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2008/11/12

HISTORIA: Ai, ze gutxi falta dennnnnnnnnnn!


Kaixo, Irune!

Ez dut esandakoa bete, zure galdera ikusi baitut segituan! Ez daukat liburua hemen eta saiatu naiz zuk aipatutakoa aurkitzen, baina ez ditut orrialdeak webgunean eta ez dut aurkitu 52.eko erreferentzia hori...
Bigarrena bai, aurkitu dut, eta Ipar Alemaniaz ari da, bai. Bakarrik hegoaldea falta omen zaie Alemania osoa batzeko. Beraz, zuk eman duzun esplikazioa posible delakoan nago.

Gero arte!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

HISTORIA: Egun bat falta...


Kaixo, Yiyos!

Ingeleseko klasetik etorri naiz eta kezka mordoa zegoen Batxi2n eta hortxe entretenitu naiz. Oraintxe erantzungo dizuet:

Apa Irune!
3.gaia ikasten ari naiz eta duda batzuk argitzea nahiko nuke.

3.3.3 Austriako zatian Jopuen prestazio pertsonalak ezabatu zituztela jartzen du. Ez dut horreki zer esan nahi den ulertzen.
Prestazio pertsonalak Lazkaoko jauntxoaren adibidean esplikatu ditugu: lanera joan behar beregana horrela egin delako beti. Beste aukerarik ez zegoen! Jopuak ia-ia esklaboak dira. Ez dituzte haiek bezala saltzen, baina lantzen duten lurrari lotuta daude eta ezin dute nahi dutena egin. Horrela jaio ziren eta ez da besterik geratzen!

3.4.2 Austriak eta Prusiak Danimarkaren koroapeko bi dukerri alemanak hartzea esparru geografikoa handitzeagatik da?
Ba bai! Esparru geografikoa handitzea, botere gehiago lortzea... Inperioek hori nahi dute. Ase ezinak dira!

Momentuz hauek dira izan ditudan kezkak. Gehiago sortzen bazaizkit idatziko ditut (gertatuko da).

Nik hamaikak aldera begiratuko dut berriro ea duda gehiago dagoen. Azkarrago ez, e? Dudarik baduzue, hemen utzi eta nik hamaikak aldera erantzungo dut, bale?

A! Eta bihar Diario Vasco 13:30ean!!

Gero arte!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2008/10/11

HISTORIA: URDANETA: kezkak


Kaixo, Yiyos!
Garaziren galdera bat jaso dut korreoz, ea testua jarriko dudan galdetuz. Ba horixe da egingo dudana; testu bat jarriko dut, liburuan agertzen den horietako zati bat eta  zuek esplikatzea nahi dut, zer gertatu zen, noiz, zergatik, gero gertatutakoa...
Beste gauza bat ikusi al dituzue argazkiak?
Iluntzean begiratuko dut berriro ea galdera gehiago dagoen. Gero arte

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2008/5/13

PSIKOLOGIA: Biharko azterketa


Kaixo, Yiyos!
Barkatu, Miren! Ez dakit irakurriko duzun, baina beno!

Funtzionamendua: Inkontzientea, batzuetan kontziente izan nahi du eta beste biak zentsura ezartzen diote. Lotan edo abandonatuta gaudenean, errazago egiten du saiakera hori.

Psikoanalisian, ametsen interpretazioa erabiltzen da inkontziente horretan arakatzeko. Aldatuta dago, zentsura egon baita. Psikoanalisiak inkontzienten dagoena kontzientera ekarri nahi du, okerrak zuzendu nahian.

Freudek dio nortasunak izebergaren itxura duela: zati txiki bat bistan, kontzientea, eta zati handiena ezkutuan, inkontzientea.

Ez dakit garai honetan erantzuna ikusiko duzun... Bestela bihar hitz egingo dugu.

Ondo segi eta asko ikasi! Edo, hobeto esanda, ondoloin!


Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2008/5/12

PSIKOLOGIA: Biharko azterketa


Kaixo, Yiyos!
Bale! Letra txiki horrekin pasatu egin naiz! Konpondu dudala uste dut...

eredu topografikoan
funtzionamendua y lo de los ametxas

Zer ote da ez duzuna ulertzen?

3 kontzientzia-maila bereizten ditu:
  • Kontzientea: Pertzepzio, pentsamendu eta oroitzapenak
  • Prekontzientea: Oroitzapenak, baina ez bizi dugun momentukoak. Hori bai! Nahi dugunean gogoratzen ditugu.
  • Inkontzientea: Oroitzapenak, asmoak eta abar, baina kontzienteak ez direnak. Hauetako batzuk ez dira sekula kontzienteak izan. Beste batzuk, ordea, nahigabe handia sortu digute eta horregatik atera ditugu kontzientziatik.

Balio ote? Ondo segi eta asko ikasi!
 

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño



PSIKOLOGIA: Biharko azterketa


Kaixo, Yiyos!
Ai, kepokiñokenosfarta, e?
Hementxe doa zuen galdera garrantzitsu horren etxeko bertsioa:

 

Eremuak: Freud-ek 3 eremutan banatu zuen nortasuna: Zera, Nia eta Supernia. Hirurak borrokan ari dira elkarren artean eta horren ondorioz, gizakiaren ezaugarri psikikoak eratuko dira.

  • Zera:  instintuen eremua, hasieratik dagoena. Jaiotzatik dugu gurekin eta inkontzientea da. Oinarrizko irrika horiek oso zailak dira kontrolatzen, eta bizitza osoan zehar eragina dute gizakiongan.
  •  Nia: pertzepzio kontzientea, pentsamenduak, iritziak eta oroitzapenak daude. Nortasunaren atal arrazionalena da. NIa, ZERAren nahiak asetzen saiatzen da. Gorputza berez kontserbatzea, errealitatera moldatzea eta barneko tentsioak kontrolatzea dira niaren betebehar nagusiak.
  • Supernia: Gurasoek eta gizarteak umeari portaera eredu ideal gisa transmititzen dizkioten balioek osatzen dute. Arau moralak eta norbere jokabidea kontrolatu behar duten “ona” eta “txarra” nozioak barneratzen diren neurrian garatzen da. Superniaren helburua pertsonaren portaera nolakoa izan beharko litzatekeen adieraztea da. Horregatik, hainbatetan errudun sentitzen gara, zerbait ez dugula "ondo" egin pentsatuz...

Lehengoaren antzekoa esan dizuet, baina ez dakit... Balio ote dizue?

Ondo segi eta asko ikasi!
 

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño




2008/5/7

HISTORIA: Egun bat falta


Kaixo, Txelitos!
Ikusi det zuen desesperazioa, desesperazio kastillanizatue, gainera!
Hemen doa superwoman ea argi izpiren bat jartzen duen zuen galdera garrantzitsu horietan.
 
gero, hay una cosa que no lo pillo, boltxebikek ministrok atxilotzeituzte, eta jartzeo, karenskik alde in zolako ez zutela atxilotu. baño kerenski no era comunista? que sentido tenia atxilotzea? xke le iban a atxilotuar, xke era mentxebike?
Ulertu dudana galdetzen ari bazara, boltxebikeak eta mentxebikeak ados egon ziren iraultza egitean eta tsarra kentzean, baina ondorenean ez zeuden batera: Errusiar Zuriak esaten zien Kerenskiren taldeari eta ez zuten iraultza boltxebikea nahi.
 
alkandora beltzak
 
Ez daukat liburua hemen eta ez dakit zehatz-mehatz zer jartzen duen zuk ez ulertzeko, baina horiek Mussoliniren aldekoak ziren. Ez dakit non dagoen kakoa...
 
marshall plana
 
Arrasando la preguntita, e? Ba ez du misterio handirik. AEBk ematen zituzten laguntza ekonomikoak Europako ekonomia suspertzeko eta sobietarren hedapena geratzeko. Hori bai, herrialde kapitalistei ematen zien bakarrik! Ná más!
 
Beldurtu naiz hainbeste galdera ikustean, baina asko errepikatu dituzue eta...

 

Afaltzera noa. Ondoren begiratuko dut ea zerbait nahi duzuen. Asko ikasi!
 

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2008/5/1

HISTORIA: Kalteordainak


Kaixo, Etxebe! Hau dun sorpresie! Garai honetan ikasten!
Merezi din erantzuna hire galderak:
  1. Alemaniari isun handi bat jarri zioten Versailesko Ituna sinatu zenean. Gogoratu hire haserrea Frantziaren paperean!
  2. Alemananiak ezin zuen hori dena ordaindu eta atzeratu egin zen.
  3. Frantzia haserre baino haserreago, Rhur ibaiaren arroa okupatzera joan zen. Hori oso leku aberatsa zen.
  4. Rhurreko alemanak lana utzi egin zuten, etekin guztia frantsesengana ziholako.
  5. Frantsesek langile belgiarrak ekarri zituzten leku hortara...

Ez du hori dena jartzen, baina ebaluazio hasieran ikusitako dokumentala ekarri nahi dizut gogora: tentsioa, zartakoak... Balio dizu?

Ondo segi eta asko ikasi!
 

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño