Anarkor 的个人资料Batxilergo1eko HISTORIA ...照片日志列表 工具 帮助

日志


2009/11/20

PSIKOLOGIA 1: 1. ebaluazioa


Iepa!

Hementxe natorkizue agindutakoa jartzera:
15 galdera jarri ditut:
1. gaia: 5,5 puntu
  • 0,25 puntu: 1 galdera
  • 0,5 puntu: 6 galdera
  • 0,75 puntu: 1 galdera
  • 1,5 puntu: 1 galdera eta ESKOLA BAT Izango da!
2. gaia: 4,5 puntu
  • 0,5 puntu: 1 galdera
  • 0,75 puntu: 4 galdera
  • 1 puntu: 1 galdera
Ez dago ezer asko esateko...  Galderarik baduzue, hementxe bertan jarri edo emailez bidali. Zorte on, xalaus!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2009/11/15

HISTORIA 1: 1. ebaluazioa


Kaixo, koadrilla!

Azterketa jartzen aritu naiz eta hementxe duzue atera zaidana.

12 galdera atera zaizkit eta horrela banatuta daude:
  • 1. gaikoak 3 puntu dira eta bi galderatxo jarri ditut. Horietako bat denok ezaguna duguna, ondo-ondo eta luze esplikatu behar dena (1,5 puntu balio ditu!).
  • 2. gaikoak, berriz, 7 puntu izango dira. Erregimen Zaharreko bereizgarrietako bat ziurra izango da, Amerika, Napoleon... Galdera motzak ere ugari daude, bost bat...
Hitz egingo dugu bihar! Ondo segi, xalaus!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2009/9/28

Urdaneta


Kaixo, koadrilla!
Hementxe nago, berandu-berandu, azterketaren eredua emateko idean. Hala ere badakit batzuk gaixo zaudetela... Ez dakit nola konponduko dugun hori. Ezingo dugu beste egun bat horretan erabili... Beno! Hitz egingo dugu egoera zein den ikusitakoan. Ea denok etortzen zareten eta ez dagoen arazorik! 
  • 0,5 puntu: 8 galdera
  • 0,75 puntu: 2 galdera
  • 1,5 puntu: 1 galdera
  • 3 puntu: 1 galdera
10 puntu: 12 galdera
Gehienak galdera motzak dira, kontzeptuak, pertsonaiaren bat... Testu bat ere jarri dut, klasean agindu nizuen bezala. Eta galdera ireki bat ere bai. Zuek nahi duzuen eran erantzun dezakezue (ondo badago behintzat!) eta erraz-erraza izango da, zuek lasai esplikatzeko modukoa.
Animatzen zaituztet aukera hau ez galtzea. Ia-ia puntu erregalatua da!
Ondo loin!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2009/5/7

PSIKOLOGIA: 3. ebaluazioa


Kaixo, zielitos! eta zuri ere bai, Irune, kaixo!

Arrazoi duzu! Kanpineko bizitza honetan de estretx en estretx nabil! Nire aktibitate kultural guztia marmolista, arotz, kristalero, iturgin eta horien inguruan dabil eta psikologia eta historiak apenas duten txirrisku bat hauts tartean. Eneeeeee!

Eredua jarri behar dut, afaltzera kanpora JOAN BEHARRA baitaukat!

  • 0,5 puntu: 3 galdera
  • 0,75 puntu: 2 galdera
  • 1 puntu: 2 galdera
  • 1,5 puntu: 2 galdera
  • 2 puntu: 1 galdera
Gaiei erreparatuz gero, berriz:
  • 6. gaia: 6,75 puntu
  • 7. gaia: 3,25 puntu
Galdera errazak jarri ditudan iritzian nago (beti bezala) eta tipoak eta idazten ez dakizkidan autore horiek ez ditut jarri... Nahaste batzuk jarri ditut, teoriaren bat, terapiaren bat... Dibertigarria oso!

Joan beharrean naiz... Amaaaaaaaaaaa. Konturatu al zarete azken 3. ebaluazioko azterketa dugula guk 9ok?

Pa. Bihar
arte.

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2009/2/16

PSIKOLOGIA: 2. ebalazioko azterketa


Kaixo, Yiyos!

Landereño iñauterietako irrikiz egongo da nonbait...! Erabat ahaztuta nengoen Psikologiako eredua jartzeaz!


Eskerrik asko abisatu duzulako, Irune! Hementxe doa: 


16 galdera daude:
  • 0,25 puntu: 4 galdera
  • 0,5 puntu: 3 galdera
  • 0,75 puntu: 6 galdera
  • 1 puntu: 3 galdera
Horretaz gain,
  • 3. gaian 6 galdera daude eta 3,25 puntu.
  • 4. gaian 7 galdera daude eta 4,75 puntu
  • 5. gaian 3 galdera daude 2 puntu.

Ikus dezakezuen bezala, mingaina suelto-suelto daukat, e? Zer gehiago esan dezaket? Puntu bateko galderak gai bakoitzetik bana dira. Erraza dela (jakinez gero, behintzat!). Egun bakarreko ikasketarako...

Bene, txés! A zuzenduar seva Landereño! Bederatzietan begiratuko dut ea galderarik dagoen! Ordu erdi bat beranduago begiratu erantzuna, beharko dut-eta!. Gero arte!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2009/2/10

HISTORIA: 2. ebaluazioa


Kaixo, Yiyos!

Berandu samar ari naiz, baina azterketa egina dudanez
... Hementxe dago eredua:

14 galdera daude:
  • 0,25 puntu: 5 galdera
  • 0,5 puntu: 2 galdera
  • 0,75 puntu: 2 galdera
  • 1 puntu: 1 galdera
  • 1,25 puntu: 3 galdera
  • 1,5 puntu: 1 galdera
Horretaz gain,
  • 4. gaian 4 galdera daude. Horietako bat Marx edo Bakunin izango da.
  • 6. gaian 5 galdera daude eta
  • 7. gaian 5 galdera daude

Bihar ikusiko dugu klasean. Ondo segi.

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño



2008/12/6

HISTORIA: 1. errekuperazioa


Kaixo, Yiyos!
Hementxe duzue eredua. 13 galdera izango dira eta horrela banatzen dira:
Puntuazioaren arabera
  • 0,25 puntuko 2 galdera
  • 0,5 puntuko 6 galdera
  • 1,25 puntuko 4 galdera
  • 1,5 puntuko 1 galdera
Gaien arabera
  • 1. gaia: 1,75 puntu eta 2 galdera
  • 2. gaia: 5,75 puntu eta 8 galdera
  • 3. gaia: 2,5 puntu eta 3 galdera 
Azterketarekin antz handia izango du eta galdera berri-berriak ez dira asko: 2,72 denera.
Ezinbesteko galderak
  • 2.1. Erregimen Zaharra. 3 atal horietako bat seguro-seguro eroriko da!
  • 2.3. Estatu Batuak: nazio baten sorrera. Galdera parea dago hor!
  • 2.4.2. 1789: Iraultzaren eztanda
  • 2.4.3. Herri altxamenduak
  • 2.4.5. Biltzar Legegilea
  • 3.1.2. Vienako Kongresua eta Europako ordena berria
  • 3.1.2. Aliantza Santua
  • 3.4.2. Alemaniaren Batasuna
  • 3.4.3. Italiako Risorgimentoa
Ikasi gabe utz ditzakezu:
  • 2.2. Pentsamendu Ilustratua
  • 2.4.1 Iraultzaren aurrekariak
  • 2.4.4. Etapa moderatua
  • 2.5. Napoleonen Europa
  • 3.1.1. Berrezarpen moderaturantz
  • 3.4.1. Oinarri ideologikoak
Badakit ez dudala den-dena jarri, baina... Galdera garrantzitsuenak non dauden esan dizut. Seguru-seguru jarri gabe daudenak ere bai. Falta direnak zure balorazioaren baitan ikasi beharko dituzu, hor ere galdera posibleak badaudelako, baina ez EZINBESTEKOAK esango nuke...
Dudarik baduzu, lasai galdetu!
Ondo segi!


Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2008/11/14

PSIKOLOGIA: 1. ebaluazioa


Kaixo, Yiyos!

Badator astelehena eta Psikologiako azterketa eredua ematera natorkizue:

15 galdera
atera zaizkit eta horrela banatuta:

Puntuazioari begiratuz
  • 0,25 puntu: 1 galdera
  • 0,5 puntu: 7 galdera
  • 0,75 puntu: 5 galdera
  • 1 puntu: 1 galdera
  • 1,5 puntu: 1 galdera
Gaien arabera:
  • 1. gaia: 5,5 puntu
  • 2. gaia: 4,5 puntu
Ea balio dizuen! Galderarik baduzue, hementxe utzi edo korreoz bidali. Hemen erantzungo ditut, bale? Animo, gutxi falta dela! Datorren astean jaimarijai! Gaur ostirala da eta iluntzeko 9ak arte ez naiz etxean izango, baina lasai utzi galderak, e? Ondo segi!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2008/11/9

HSTORIA: 1. ebaluazioko azterketa eredua

11/10/2008

 


Kaixo, Yiyos!

Hementxe utziko dizuet Historiako azterketaren eredua:

14 galdera atera zaizkit, batzuk oso motzak eta besteak luzexeagoak. Prezioaren arabera jakingu duzue zer eskatzen zaizuen. Horrela banatzen dira:   

Prezioen arabera

  • 0,25 puntu: 5 galdera
  • 0,5 puntu: 2 galdera
  • 0,75 puntu: 1 galdera
  • 1 puntu: 4 galdera
  • 1,25 puntu: 1 galdera
  • 1,75 puntu: 1 galdera

Gaien arabera

  • 1. gaia: 2 galdera
  • 2. gaia: 7 galdera
  • 3. gaia: 5 galdera
Saiatu naiz:
  • Erregimen Zaharreko galdera bat: Edo Ekonomia Feudala edo Estamentuzko Gizartea edo Monarkia Absolutua.
  • Italia eta Alemaniaren batasunak. Bat ziur jarriko dut.

Kezkarik baduzue, hementxe idatziko duzue edo, bestela, biharko klasera arte itxaron, bale?

Ondo lo egin!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2008/10/10

HISTORIA: URDANETAren azterketa


Kaixo, Txelitos!
Primerako asteburua datorrela dirudi... eta azterketa prestatu beharrean! Edo, agian, errepaso batekin nahikoa izango ote da?
Asteburuan bete-betean sartu baino lehen, hementxe utziko dizuet azterketa eredua:
  • 12 galdera jarri ditut.
    • Horietako zortzi bakoitza 0,5 puntuko balioan dira. Galdera oso zehatzak, lerro pare batean erantzutekoak.
    • Bi 0,75 puntukoak jarri ditut; bata orokor samarra eta bestea testu baten esplikazioa.
    • 1,5 puntu balio duen galdera bat: zure hitzetan esplikatu beharrekoa izango da.
    • Azkenekoak 3 puntu balioko ditu eta erantzun aurretik eskematxo bat egitea gomendatuko dizut, esplikazio luze bat eskatuko baitzaizu.
Denok aprobatuko duzuelakoan nago, oso ondo esplikatuta eta errepasatuta geratu delakoan bainago, je, je... Baina ondo legoke azterketa honek balio duen puntu osoa lortzea. Horretarako ahalegina egin beharko zenukete.

Azterketa 4. orduan izango da, klaseak irauten duen horretan. 5. orduko klaseak talkual eta tokatzen diren orduan izango dira.

Aurrez esan bezala, gogoratu azterketa honek ebaluazio ezberdin bat balitz bezala funtzionatuko duela, bere errekuperazio eta guzti. Ez da 1. ebaluazioko notetan islatuko, kurtso bukaerako batezbestekoetan baizik. 


Kezkaren bat baduzue, hementxe utzi dezakezue edo korreora idatzi. Segituan ez badut erantzungo ere, iluntzean hementxe izango naiz edo bihar edo etzi... Saiatuko naiz espazioan erantzuten, denek ikus ahal izateko, bale?

Ondo segi!
 
OHARRA: Aldi berean gogoratu joan den asteko asteazkenerako zen lan hura asteburu honetan zuzentzekotan nagoela. Agian norbait ordenagailurik gabe egon da denbora honetan, edo ezin sarturik ibili zen garai hartan... Bihar iluntzean edo igandean zuzentzeko asmoa dut. Ulertuta?

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2008/5/11

PSIKOLGIA: Eredua zuzenduta


Kaixo, Superyiyos!
 
Ez dago zuek timatzerik, ez!

 

Hementxe duzue Psikologiako eredua zuzenduta:

 

Gaiak

Puntuak

5. gaia

-

6. gaia

6,75

7. gaia

3,25

 

10 puntu

 

 

Puntuak

Galdera kopurua

0,5

3 

0,75

2 

1

2 

1,5

2 

2

1

10 puntu

10 galdera

 

Ea oraingoan ondo dagoen! Asko ikasi!

Upgrade your email with 1000's of cool animations

2008/5/8

PSIKOLOGIA: Azterketa eredua


Kaixo, Txelitos!
 
Gaur hasi dituzue azterketak eta datorren astekoak urruti ikusiko dituzue ziurrenik. Baina, badatoz!

 

Hementxe duzue Psikologiako eredua:

 

Gaiak

Puntuak

5. gaia

2

6. gaia

5,5

7. gaia

2,5

 

10 puntu

 

 

Puntuak

Galdera kopurua

0,5

6

0,75

1

1

3

1,25

1

2

1

10 puntu

12 galdera

 

Hitz egingo dugu asteburuan. Zorte on!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2008/5/5

HISTORIA: Azterketa eredua


Kaixo, Yiyos!
Ikusi dut Etxeberen galdera, baina lehenengo azterketa eredua eman beharrean nago:


Historia Batxi1eko azterketa eredua → 3. ebaluazioa

 

Puntuak

Galdera Kopurua

0,25

6

0.5

2

1

2

1,25

2

1,5

2

10

14

 

 

 

 

 

 

Gaiak

Prezioak

7

1,5

9

2,75

10

4,25

11

1,5

 

14

 

 

 

Hauxe da azterketaren eskema. Bihar hitz egingo dugu gehiago. Etxeberen galdera ere, esaidazue bihar klasean esplikatzeko, bale?

Ondo segi eta asko ikasi!
 

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2008/2/26

HISTORIA: 2. ebaluazioko errekuperazioa


Kaixo, Yiyos!
 
Jarri dut Historiako 2. ebaluazioaren errekuperazioa. 11 galdera dira eta horrelaxe geratu zait:
  • 0,5 puntu: 4 galdera
  • 0,75 puntu: 2 galdera
  • 1 puntu: 1 galdera
  • 1,25: 2 galdera
  • 1,5 puntu: 2 galdera

Gaika begiratuta horrelaxe banatzen da puntuazioa:

  • 4. gaia: 4,75 puntu
  • 6. gaia: 5,25 puntu

Beste era batera kontatuko dizuet:

  • 5,25 puntu galdera ebaluazioko azterketan atera zen. Berdin-berdina da.
  • 1 puntu aurrekoaren anpliazioa edo antzekoa da. Oso ingurukoa.
  • 2,25 puntu berriak dira, aurrekoak baino errazagoak.

8,5 puntu daude hemen eta falta den galdera 1,5 puntukoa da. Hauetako bat izango da:

    • LNE
    • Anarkismoaren sorrera

Horixe da dena! Zuen galderen zain geratzen naiz! Asko ikasi!!!

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2008/2/8

HISTORIA: 2. ebaluazioko azterketa

 

Kaixo, Yiyos!
HISTORia Batxi1eko azterketa eredua → 2. ebaluazioa
  • 4. gaia: 4,75 puntu
  • 6. gaia: 5,25 puntu

Bestalde:

  • 0,5 puntu: 1 galdera
  • 0,75 puntu: 1 galdera
  • 1 puntu: 2 galdera
  • 1,25: 3 galdera
  • 1,5: 2 galdera (gai bakoitzean bana)

 

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2008/2/5

PSIKOLOGIA: 2. ebaluazioko azterketa eredua


Kaixo, Yiyos!
Berandu samar nabil azterketa eredua jartzen, baina beno! bihar baino azkarrago da, behintzat... Hementxe doakizue:
 
Psikologia Batxi1eko azterketa eredua → 2. ebaluazioa
 
  • 3. gaia: 4,25 puntu
  • 4. gaia: 3,75 puntu
  • 5. gaia: 2 puntu

Bestalde:

  • 0,25 puntu: 4 galdera
  • 1,5 puntu: 3 galdera
  • 0,75 puntu: 6 galdera
  • 1 puntu: 3 galdera

Eredua ikusita, garbi dago izen arraro guzti horiek azalduko direla, ez?

Ondo izan eta bihar arte! (Seguro baietz!)

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

 
2007/12/4

HISTORIA: Azterketa eredua


Kaixo, Yiyas:

Hitzez geratu ginen, baina ez dakit paperik eman nizuen. Porsiakaso, hementxe duzue azterketaren osaketa:

 

 

Galdera kopurua

Prezioak

1. gaia

2

1,75

2. gaia

8

5,75

3. gaia

3

2,5

 

13 galdera

10 puntu

 

 

 

Puntuazioa

Galdera kopurua

0,25

2

0,5

6

1,25

4

1,5

1

10 puntu

13 galdera

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2007/11/12

HISTORIA: Azterketa eredua


Kaixo, Yiyos.
Hementxe daukazue Historiako azterketa eredua:

HISTORia Batxi1eko azterketa eredua → 1. ebaluazioa

1. gaia: Oso galdera ezaguna eta beste bat.  Dena kontrolean azaldutakoa da edo oso antzekoa.

2. gaia: 3,75 puntu kontrolekoak dira edo zerikusia dute kontrolean azaldutakoarekin.

Ziurra: Ekonomia Feudala edo Estamentuzko Gizartea edo Monarkia Absolutua.

3. gaia: Ziurra dena garestiena izango da.

 

Galdera kopurua

Prezioak

1. gaia

2

1,5

2. gaia

7

5

3. gaia

5

3,5

 

14 galdera

10 puntu

 

 

Puntuazioa

Galdera kopurua

0,25

5

0,5

2

0,75

1

1

4

1,25

1

1,75

1

10 puntu

14 galdera

 

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño






2007/11/11

PSIKOLOGIA: Azterketa eredua


Kaixo, Yiyos.

Ez naiz oraindik hasi kontrolak zuzentzen eta agian horrexegatik nago umore onez...

Psikologiako azterketa oraintxe bukatu dut eta badut kantatzeko gogoa...

Psikologia Batxi1eko azterketa eredua → 1. ebaluazioa

1. gaia:  Galdera guztiak kontroletik atera ditut.

2. gaia: Funtzioak, zertan du eragina, ondorioak… Hori da garrantzitsuena.

 

 

Galdera kopurua

Prezioak

1. gaia

9 (denak kontrolean azaldutakoak, baina zabalagoak)

5,5

2. gaia

6 (denak kontrolean azaldutakoak, baina zabalagoak)

4,5

 

15 galdera

10 puntu

 

Puntuazioa

Galdera kopurua

0,25

1

0,5

7

0,75

5

1

1

1,5

1

10 puntu

15 galdera


Horrelakoxea da Psikologiako azterketa. Orain kontrolei bistazilo bat botatzera noa, ea salbatzen zareten ala... Zerbait galdetu nahi baduzue, hementxe jarri eta ni ahaleginduko naiz 21:00ak inguruan berriro sartzen eta erantzuten.


Asko ikasi! 

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño

2007/5/11

PSIKOLOGIAko azterketa, gaur

Ondoloinnnnnnn...
(Azkeneko azterketa niretzat?

Upgrade your email with 1000's of cool animationsLandereño